2016(e)ko urtarrilaren 23(a), larunbata




Hiru urte daramatzat Bizkaiko neure Beresian taxuera garaikidean mitoon ikuskera kosmogonikoa kalera tu guran. Baina mito zale zahar-berrituek goia hartu didate berriro ere.

Duela hiru urte, artista erromantiko batzuen irudimena dela bide munduratu nuen neure ibilbidea, "Basajaunaren Ibilbidea" alegia. Horretarako Beresi basoak berak emandako biomasa hondakinetatik sortarazi zuten ene tona biko soina. Gorpuzkeran erraldoia, abar, adar, azal eta orbelez egina, Amaren mendietako bati, aMari ahuspez begira. Oizetik Izarora (Oizaro) saltoka datozen uren egarri.

Zerbait nintzelakoan, eman nuen gure berri, oihartzuna izan nuen Mass Medietan, eraberritua agertzen nintzela eta, Ur Den Ibai alde honetan, Urdaibai Biosferaren erreserban alegia, Arte plastikoa, eszena, ahozkotasuna eta bioaniztasuna, elkartuz Urdaibaiko turismo ekoizkinen artean interesantea nintzela esan zidaten eta laudorioz laztandu ninduten.

Amets horren atzean ari izan naiz hiru urteotan, ilusioz beteriko gizatalde sortzailearen etorri, arnasgora eta gogargi. Haien eskutik agertu da gure basoan dagoena. Basajaunaren txabola, udaburuan galtzagorriak agertuko diren iratzea, berbarik egingo ez duen goroldioa, txepetxaren habia, P.M. Otañoren abestia, arranoaren desafioa, Uradaibaiko ikur den arte-bakar bakartia. Peru eta Maridxe, gaztainondoek pairatu zuten azken izurritea gainditu zuten gaztainondo bikotea bikotea, ehun urtetik gora duena, Muxikan tratuak egiten baziren, Gurearen itzalepean, Arkoltxeko librepensadoreak filosofatzen zuen. Eta ez luzatzearren aipatzen ez ditudan beste asko ere badira Basajaunaren Ibilbidean, Bizitza eta heriotza barne.

Ilusioaz beterik ibili naiz urteotan, inguratzen zen guztiari nire egitasmoaz mintzatzen. Eta askori horren berri idatziz eskura ematen. Basketurreko zuzendariari berari, besteak beste.

Gaur ordea berria heldu zait, berri mingarria ekarri dit Ugaranetik haizekirriak, eta horrela zioen: Mitologia izango da Euskadiren irudia FITUR 2016 delakoan. Gehiago jakin guran albisteari galdezka oldartu natzaio eta guzti hau esan dit.

Baina, baina... hiru urte daramat honen atzean eta orain asmo berarekin doaz Madrilera feriara, niri ezer esan gabe? Badakit mitoa naizela, beraz ez naizela, baina ez naizenik ez da esan behar, are gutxiago jakinaren gainean egonda gutxietsi. Destain horrek barruraino sakatu dit samina, tristurak goibeldu nau. Eta ilauna denez nire soina, iragankorra egitura, joaten ari naiz, berriro lurrera itzultzen, usteltzen alegia. Orain arte ilusioz nindoan amarengana, udaberria loratzean berrio bueltatzekotan. Baina zartada honen ondorioz ez zait biziberritzeko ernamuinik gelditzen. Eta Jentilei Kixmiren jaiotza iragarri zien agureak erran zien bezala, diot nik: “Touring jaio da aro, berria dator! Jaurti nazazue amildegitik, ez dut gehiago bizi gura eta. Eta zuek gorde zaitezte ez baduzue galdu nahi. Country-zale diren Vascoak dirauten bitartean behintzat”.

Goi-Arnas, Goi-Argi, zatoz ate birakariz jositako labirinto lurtar honetara. Arren, Egu eta Ilazkiren izpiz argi itzazu politikaren sakostak.
Basajaunaren nahibakoa

Zelako nahigabekoa daukadan! 
Neure Beresitik ari natzaizue malkotan, zerk ekarri nauen ez ikusiarena egin eta baztertua izatera ulertu ezinik. Basketurreko zuzendariak, nire egitasmoa beren beregi eskura emana duenean? 


Biosferaren erreserban bizi naiz, Produktu turistikoa giza eraiki ninduten, nigan sinistu zuten kooperatiba txikiko kideek. Urdaibairen etorkizun turistikoaren balizkoan inbertitu dituzte euren lau txakur-txikiak. Tourdaibai deritzon turismo jasangarrirako elkarteko kide dira, ardura eta guzti. Antolatzen diren ekimen kurtso eta ondokoetan parte hartzen ahalegintzen dira bizi-beharrak uzten dien neurrian. Literatura, arte eszeniko eta arte plastikoan onarpena duten arituak dira. Euren curriculumean, zenbait liburu, kontakizun eta komikiren sortzaile dira. "Top 10 Urdaibai" galdu ezin zitezkeen hamar esperientzietariko bat izan eta dira itsas-bidai hutsalak antolatu beharrean edukiz hornitzen dituztelako,. Gune babestuetako turismo jasangarriaren gutun europarra betetzen duen ekimen pribatua da, 2015eko otsailaren 5 eta 6an Madariaga Dorrean ospatutako jardunaldietako teknikarien iritzian.


Carta Europea de Turismo Sostenible en Espacios Naturales Protegidos (CETS)


 Baian hala eta guztiz ere ez dituzte kontutan izan ez kooperatiba ez Busturialdeko ekimen pribatuak elkartzen dituen erakundea, Turdaibai alegia.
 

 
 Egunotan Madrilen burutzen ari den "Feria Internacional de Turismon" FITUR delakoan, Euskadik bere standera eraman duen gaia euskal mitologia izan arren, ez dituzte kontutan izan. "LanArt Urdaibai egitasmoaren barruan eraikitako Mitoen esperientzia, Basajaunaren ibilbidea deritzon esperientzia burutu zuten lehenak izan arren ez dute haiekin kontatu, Busturiko beresi basoan, ekimen pribatuaz, esperientzia horren adibide praktikoa eriki dute arren alde batera utziak izan dira. Mitoen ibilbideak "landArt bidez tokian tokiko egin zitezkeela esaten lehenengotarikoak izan arren entzungor egin zaie. Baina, hau paradoxa; orain ideia kopiatu eta beste batzuk joan dira estatuko kapitalera, sortzaileen lana gutxietsita. Ez diot beraiek direnik goi-isurizko jakituriaren jabeak, besteak beste egungo Bizkaiko bertsolari txapeldunarekin izandako solasek ere eragin bai dute edo Busturialdeko komikilari famatu baten "Vegetto mito" ideiak eta nola ez baleen berbaroa ulertzen duen idazle mundakarrak euskal mitoen kosmogoniaz esandakoa. Askoren ideiak beraz, hain arinki baztertzeko.

 Diodan guztia frogatzeko orri hau dagos Ez dugu gure "copyright" delakoa eskuratzeko modurik, eta ez legoke beharrik giza legez portatuko bagina.

Hautatu duten izen ospetsuari ez diot ezer kentzen gure hizkuntzan duen gabezia ez bada. Baina era berean diot guztiok dugula lekua eta etxekoak, turismoarekin lotura zuzena dutenean baztertu eta etxekonera izarren bila joatea ez deritzot bidezko.

Esan dudan moduan testigantza sarean dago ikusi gura duenarentzat, horra beraz loturetariko batzuk, eta horrek frogatzeko balio ez badu gizatasunera jo beharko dugu. 






 SAREAN DAUDEN LOTURAK

http://beresilandart.blogspot.com.es/
www.facebook.com/basajaunaren.ibilbidea
www.youtube.com/watch?v=WB4l6eTSVlY
https://www.youtube.com/watch?v=pgqOl2oB1a4
https://www.youtube.com/watch?v=6s7WuYU8jLI
https://www.youtube.com/watch?v=JVd5fDGXyDM

https://www.youtube.com/watch?v=v63HXSaDvZo





















2015(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea



2015 eko Udalekuei begira.
Kaixo Udaleku Antolatzaile: Dagoeneko plangintzak burutu eta ekintzak erabakitzen ari zareten garai honetan, Urdaibai, biosferaren erreserbako eskaintza bereziarekin gatozkizue.


          EKINTZEN EREMUA

Urdaibaiko erreserbaren bihotzean dago Busturia, non proposatzen dizkizuegun ekintzak burutzen diren. Beresi basotik, ipuinetako ibilbidea, "Faunoaren erreinua". Abiñako hondartzatik abiatuta, Urandere itsasontzian itsasadarretik bidaia. "Uhandre engainariaren erresuma". 
Olgetan "betiko jolasen xarma" Ispiluetan (Axpe)




Faunoaren Erreinua
“Lan Art” Landa artearen ildotik, BERSI (Berez hasitakoa basoaren sinonimo Bizkaian) deritzon baso berezi batean, Ibilbide mitologikoa sortu dugu, basotik bertatik hartutako biomasa erabiliz eraikitako irudiz hornitua. Ordubetez irudiekin lotutako istorio didaktikoak kontatzen dira Natura, arte plastikoa eta ahozkotasuna uztartuz. Oso egokia adin horretako umeentzat. (5-12 urte bitartekoentzat egokitua)

BIZKAIKO EDOZEIN LEKUTIK ORDUBETERA
Harrera lekuak
BUSTURIA
aparkatzeko aukera,
 auto zein autobusa
Madaraiaga Dorretxean
(San Bartolome auzoan)
Ispilueta
(Axpe auzoan)
Abiña hondartza
( Sukarrietako, BBKren Kolonia alboan)



URANDERE
(Uhandre engainariaren erresuma)
Urandera itsasontzian Urdaibaiko itsasadarretik (Oka errekaren estuariotik) ordubeteko txangoa. Mundaka, Sukarrieta, Laida, Busturia, mareak ematen duen neurrian. Gehien jota 24 laguneko taldeak.

Itsasadarretik soilik bidaiatu gura duenarentzat, ondoko ontziralekuak ditu aukeran. Ontziralekuok abiapuntu zein jomuga izan daitezke.

Ontzira-tokiak

Mundaka: (Portuan)
Mundaka (Txorrokopuntan)

Sukarrieta: (Txatxarramendi  edo Portuondo)


Ibarrangelu: (Laidako hondartza)


Muruetan: (itsasadarraren goi bilguan. EUSKO trenekin Muruetako geltoki zaharrean geldialdia negoziatuz gero)


Gernika : (Urbietan)









Harremanak: 
urdaibaion@ urdaibaion.com
Telf: 626 85 94 77

GURE ESKAINTZETARIKO BESTE BAT 
NARRAZIOAN OINARRITUTAKO IKUSKIZUNA UDALEKUKO EGOITZAN GAUBELA GISA BURUTZEKO EGOKIA.

Egileak egokitasuna dionean modu frogatuan dio, hori bermatzen duelarik azken 18 urteotan, larunbatero irailetik ekainera, eskola egutegiaren arabera Sukarrietan "bbk" duen egoitzan (Kolonian) burutzen duen ekintzak. 

Bestalde Euskal Herrian zehar hainbat izan dira saioak egindako Udalekuak. Besteak beste Mendigorria, Enkarterriak, Arratia eta abar. Luze joko lukena 18 urteotan egindako guztia aipatzea















Narrazio saioak tokian tokiko, udalekuak antolatzen diren egoitzetan bertan egiteko prestatuak daude.

Deituz gero Doro Zobaran Kontalariaren eskutik joango ginateke. 

(ikuskizunaren alor teknikoa egilearen kontu)

Informazio gehiago
Doro Kontalari (blogean)
http://esatariok.blogspot.com.es/

Harremanak: 
urdaibaion@ urdaibaion.com
Telf: 626 85 94 77