2014(e)ko maiatzaren 6(a), asteartea

Lant Art / Arte Ilauna


ILAUN
aRTE iLAUNA

Land Art”
Berba anglosaxoniar hau erabiltzen da, arte garaikidearen joeretariko bat izendatzeko, Lurreko artea esan gura du; non inguru guztietako materialak, urbano zein natura eremuetakoak erabiltzen diren. Egurra. Lurra, harria, ura , haizea, sua hezurraz azalak eta abar, arte lanak sortzeko. Gehienetan lanok kanpoan daude ingurune eta elementuen mende. Hori dela eta arte lan hauen bizi iraupena mugatua da Arte Ilauna deitzen diogu. Arte mota honen testigantza, dagoeneko Beresi deritzon basoan sortu ditugun irudietan gelditzen da islatuta. Esan beharra dago ordea kanpoan, kasu honetan basoan egiten den Arte Ilauna izanik iaz sortutako zenbait lan dagoeneko ez daudela, baina era berean beste batzuk sortu direla. Beraz urte beteko lana irudien oroimenean gordeta dago argazki eta bideoen memorian “photo & movie” Interneteko sarearen baitan ondoko loturetan.




                                                     
Basajauna, Txabola, Habia, Oreka, Harriak, Hariak, Soinua, Margoak, Zuloak, Argia, Kolorea, Usainak,Muinoak, Harrespila,  Biomasa, Orria, Hostoa, orbela, Formak, Huts, Hots, Hits, Hitza, Bizi, Hil.                                                                


Proposatzen dena
Hauxe da beraz Urdaibai On kultura eta aisialdirako kooperatiba txikiak , Rober Garayren eskutik Beresian sortutako esperientzian oinarrituz proposamena.

Ikasleak, epe batez, zentroak edo dagokion arduradunak hautatzen duen denbora epean sormenaren inguruan aritzea, lan motak: Teorikoa, Praktikoa, Ebaluatzailea.

Lana, gure Beresian dagoeneko sortuak diren proposamen estetikoak oinarritzat hartuta abiatuko litzatke.

    Helburu orokorra: Sormenaren lanketaz baliatuz, ez ohiko ingurumenean,  erabakitakoa burutzeko, ahalmenak eta baliabideak neurtzen eta eskuratzen trebatzea.   
Sortze-prozesua
Lan teorikoa
2
Ordukoa:

“Land Art” eta arte iragankorra.
Lehen gaiak; materiazkoak eta immaterialak.
Saiakerak eta bukatutako lana.

(Basoa, Beresia, mitoak mitoen kosmogonia, lehengaiak, Aditasuna, sentiberatasuna, Jakituria, barne lana, hausnarketa. Argia, haizea, ura, malda, leuna, latza, eta abar)

 Txabola esperientzia
Burutzen
4
ordukoa
(1 or plangintza 3 or praktikoa)

Basoan bertan sortzen arituko dira denbora batez, egun bateko edo gehiagoko sorkuntza lana gidatua.
Taldeka egiteko lana (3-4 lagun taldeko)

 Gune edo eremu jakin bat egokituko zaie, instalazio teorizatu, egingarria den baloratu.
Egitura Sortu 




Erabateko artea

(total art)

Land Art esperientzia
BOST EGUNEKO EGOTALDIA

(astelehenetik ostiralera)
30 ordu




  Sormen tailer trinkoaren programa zehatza, kontsultatu antolatzaileekin.




2014(e)ko maiatzaren 1(a), osteguna

Amaren agindua


Gogoaren baitan



Neu naiz bai, berbetan datorkizuna, Neu, gure berri ematen! Neuri dagokidala, berarengandik hartu dut mandatua. Ahotik darizkidan arren amarenak ditun hitzak, Jainkosaren jarioa dakart, ahal dudana hastapenetik kontatzeko.

Azken 8.048 belaunalditan, garenik ez sinistera gonbidatu dute gizateria, ez garenik ordea ez dira sekula esatera ausartu, are gehiago, behar gaituztenean uxatu, uxatzen eta uxatuko gaituzte.

Erabiltzen gaituzte bai; baten bat bistatik kentzeko, komeni dena sineskor zein fidagaitzen buruan sartzeko, edo agian zerbait saltzeko. Joan garela diote, galdu ginela. Laino argitsu batek uxatu gintuela, San Juan gauean jaiotako zekor parea uztartu eta urrezko hagindun intilarekin erreka haritu zuten. Arma fabrikekin batera desagertu ginela diote, errogatibak eta abar, erasoa erasoaren gainean. Nola ez desagertu? Ostendu, leku ilun eta sarrienean, baina ez gara sekula joan, gorde bai abagune hobe baten zain.

Nola heldu gara hona?

Lehenengotan iluna zen, dena bere baitan bildua, estu eta tinko. Baina kalipua hain zen neurriz gaineko gotorra, zeren ez zen bere kautan kabitzen, orduan, bide beltzari, biltzeari alegia utzi eta norabidea aldatu zuen, zabaltzeari ekin zion. Hain bortizki ordea, kemenak kontrol gabetu eta eztanda erraldoia eragin zuen. Hala hasi genuen bidaia. Harik eta izar bati lotuak gelditu ginen arte, amaierarik izango duen edo ez, ez dakigun gurpil gupida gabean biraka.

Bat-patean, jaurtitako indarrak eragindako abiadari esker urtu ginen, halaxe lotu gintzaizkion Ekiaren orbitari. Asko kosta zitzaigun zirimola hartatik ateratzea, pazientzia kontua alegia. Epeltzen joan ginen ordea Eguzkiaren betzuloan kateatu gintuenez geroztik. Gure bidaiak aurrera darraien arren, lasaiago gabiltza, sistemak garamatza eta geure baitako lanetan ari gara ordutik. Sortzen, sendotzen, baldintzak egokitzen, izan gaitezen.

Gogoaren baitakoak gara eta asko falta da oraindik izakiren baten buruan lehen gogoeta ager dadin, beraz, ez naiz, ez gara oraindik, baina izana eraikitzen ari da, izendatzen gaituztenean ordea, izango gara. Galderak, zalantzak, beldurrak bata bestearen atzetik sortu eta amilduko dira, orduantxe iza, giza bilakatzean agertuko gara giza seme alaben kontsolagarri.

Bidea ordea luzeegia, lehen-aroan oraindik isurkariak, gasak eta harriak zurrunbiloan dira, bero gehiegi neure gusturako. Hotzak datoz gero, hobeto, baina ez ginen izoztuta akabatzeko jaio. Uretan bai uretan sor daiteke izakia, eta uretan ez dena omen da lehorrean. Lehorreratzen de lehen izakiarekin hasiko dut kontakizunen segida.