2015
eko Udalekuei begira.
Kaixo
Udaleku Antolatzaile: Dagoeneko plangintzak burutu eta ekintzak
erabakitzen ari zareten garai honetan, Urdaibai, biosferaren
erreserbako eskaintza bereziarekin gatozkizue.
EKINTZEN EREMUA
Urdaibaiko erreserbaren
bihotzean dago Busturia, non proposatzen dizkizuegun ekintzak
burutzen diren. Beresi basotik, ipuinetako ibilbidea, "Faunoaren
erreinua". Abiñako hondartzatik abiatuta, Urandere
itsasontzian itsasadarretik bidaia. "Uhandre engainariaren
erresuma".
Olgetan "betiko jolasen xarma"
Ispiluetan (Axpe)
Faunoaren
Erreinua
“Lan Art”
Landa artearen ildotik, BERSI (Berez hasitakoa basoaren sinonimo
Bizkaian) deritzon baso berezi batean, Ibilbide mitologikoa sortu
dugu, basotik bertatik hartutako biomasa erabiliz eraikitako irudiz
hornitua. Ordubetez irudiekin lotutako istorio didaktikoak kontatzen
dira Natura, arte plastikoa eta ahozkotasuna uztartuz. Oso egokia
adin horretako umeentzat. (5-12 urte bitartekoentzat
egokitua)
BIZKAIKO EDOZEIN LEKUTIK ORDUBETERA
Harrera
lekuak
BUSTURIA
aparkatzeko
aukera,
auto zein autobusa
Madaraiaga Dorretxean
(San Bartolome auzoan)
Ispilueta
Ispilueta
(Axpe auzoan)
Abiña hondartza
( Sukarrietako,
BBKren Kolonia alboan)
URANDERE
(Uhandre
engainariaren erresuma)
Urandera itsasontzian Urdaibaiko
itsasadarretik (Oka errekaren estuariotik)
ordubeteko txangoa. Mundaka, Sukarrieta, Laida, Busturia, mareak
ematen duen neurrian. Gehien jota 24 laguneko taldeak.
Itsasadarretik soilik
bidaiatu gura duenarentzat, ondoko ontziralekuak ditu aukeran. Ontziralekuok abiapuntu
zein jomuga izan daitezke.
Ontzira-tokiak
Mundaka (Txorrokopuntan)
Sukarrieta: (Txatxarramendi edo Portuondo)
Ibarrangelu: (Laidako hondartza)
Muruetan: (itsasadarraren goi bilguan. EUSKO trenekin Muruetako geltoki zaharrean geldialdia negoziatuz gero)
Gernika : (Urbietan)
Harremanak:
urdaibaion@ urdaibaion.com
Telf: 626 85 94 77
GURE ESKAINTZETARIKO BESTE BAT
Egileak egokitasuna dionean modu
frogatuan dio, hori bermatzen duelarik azken 18 urteotan, larunbatero
irailetik ekainera, eskola egutegiaren arabera Sukarrietan "bbk"
duen egoitzan (Kolonian) burutzen duen ekintzak.
Bestalde Euskal Herrian zehar hainbat izan dira saioak egindako Udalekuak. Besteak beste Mendigorria, Enkarterriak, Arratia eta abar. Luze joko lukena 18 urteotan egindako guztia aipatzea
Narrazio saioak tokian tokiko,
udalekuak antolatzen diren egoitzetan bertan egiteko prestatuak daude.
Deituz gero Doro Zobaran Kontalariaren eskutik
joango ginateke.
(ikuskizunaren alor
teknikoa egilearen kontu)
Informazio gehiago
Doro Kontalari (blogean)
http://esatariok.blogspot.com.es/
Harremanak:
urdaibaion@ urdaibaion.com
Telf: 626 85 94 77
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina