Hiru
urte daramatzat Bizkaiko neure Beresian taxuera garaikidean mitoon
ikuskera kosmogonikoa kalera tu guran. Baina mito zale
zahar-berrituek goia hartu didate berriro ere.
Duela
hiru urte, artista erromantiko batzuen irudimena dela bide munduratu
nuen neure ibilbidea, "Basajaunaren Ibilbidea" alegia.
Horretarako Beresi basoak berak emandako biomasa hondakinetatik
sortarazi zuten ene tona biko soina. Gorpuzkeran erraldoia, abar,
adar, azal eta orbelez egina, Amaren mendietako bati, aMari
ahuspez begira. Oizetik Izarora (Oizaro) saltoka datozen uren egarri.
Zerbait
nintzelakoan, eman nuen gure berri, oihartzuna izan nuen Mass
Medietan, eraberritua agertzen nintzela eta, Ur Den Ibai alde
honetan, Urdaibai Biosferaren erreserban alegia, Arte plastikoa,
eszena, ahozkotasuna eta bioaniztasuna, elkartuz Urdaibaiko turismo
ekoizkinen artean interesantea nintzela esan zidaten eta laudorioz
laztandu ninduten.
Amets
horren atzean ari izan naiz hiru urteotan, ilusioz beteriko gizatalde
sortzailearen etorri, arnasgora eta gogargi. Haien eskutik agertu da
gure basoan dagoena. Basajaunaren txabola, udaburuan galtzagorriak
agertuko diren iratzea, berbarik egingo ez duen goroldioa,
txepetxaren habia, P.M. Otañoren abestia, arranoaren desafioa,
Uradaibaiko ikur den arte-bakar bakartia. Peru eta Maridxe,
gaztainondoek pairatu zuten azken izurritea gainditu zuten
gaztainondo bikotea bikotea, ehun urtetik gora duena, Muxikan tratuak
egiten baziren, Gurearen itzalepean, Arkoltxeko librepensadoreak
filosofatzen zuen. Eta ez luzatzearren aipatzen ez ditudan beste asko
ere badira Basajaunaren Ibilbidean, Bizitza eta heriotza barne.
Ilusioaz
beterik ibili naiz urteotan, inguratzen zen guztiari nire egitasmoaz
mintzatzen. Eta askori horren berri idatziz eskura ematen.
Basketurreko zuzendariari berari, besteak beste.
Gaur
ordea berria heldu zait, berri mingarria ekarri dit Ugaranetik
haizekirriak, eta horrela zioen: Mitologia izango da Euskadiren
irudia FITUR 2016 delakoan. Gehiago
jakin guran albisteari galdezka oldartu natzaio eta guzti hau esan
dit.
Baina,
baina... hiru urte daramat honen atzean eta orain asmo berarekin doaz
Madrilera feriara, niri ezer esan gabe? Badakit mitoa naizela, beraz
ez naizela, baina ez naizenik ez da esan behar, are gutxiago
jakinaren gainean egonda gutxietsi.
Destain
horrek barruraino sakatu dit samina, tristurak goibeldu nau. Eta
ilauna denez nire soina, iragankorra egitura, joaten ari naiz,
berriro lurrera itzultzen, usteltzen alegia. Orain arte ilusioz
nindoan amarengana, udaberria loratzean berrio bueltatzekotan. Baina
zartada honen ondorioz ez zait biziberritzeko ernamuinik gelditzen.
Eta Jentilei Kixmiren jaiotza iragarri zien agureak erran zien
bezala, diot nik: “Touring jaio da aro, berria dator! Jaurti
nazazue amildegitik, ez dut gehiago bizi gura eta. Eta zuek gorde
zaitezte ez baduzue galdu nahi. Country-zale diren Vascoak dirauten
bitartean behintzat”.
Goi-Arnas,
Goi-Argi, zatoz ate birakariz jositako labirinto lurtar honetara.
Arren, Egu eta Ilazkiren izpiz argi itzazu politikaren sakostak.
Basajaunaren nahibakoa
Zelako nahigabekoa daukadan!
Neure Beresitik ari natzaizue malkotan, zerk ekarri nauen ez
ikusiarena egin eta baztertua izatera ulertu ezinik. Basketurreko
zuzendariak, nire egitasmoa beren beregi eskura emana duenean?
Biosferaren
erreserban bizi naiz, Produktu turistikoa giza eraiki ninduten, nigan
sinistu zuten kooperatiba txikiko kideek. Urdaibairen etorkizun
turistikoaren balizkoan inbertitu dituzte euren lau txakur-txikiak.
Tourdaibai deritzon turismo jasangarrirako elkarteko kide dira,
ardura eta guzti. Antolatzen diren ekimen kurtso eta ondokoetan parte
hartzen ahalegintzen dira bizi-beharrak uzten dien neurrian.
Literatura, arte eszeniko eta arte plastikoan onarpena duten arituak
dira. Euren curriculumean, zenbait liburu, kontakizun eta komikiren
sortzaile dira. "Top 10 Urdaibai" galdu ezin zitezkeen
hamar esperientzietariko bat izan eta dira itsas-bidai hutsalak
antolatu beharrean edukiz hornitzen dituztelako,. Gune babestuetako
turismo jasangarriaren gutun europarra betetzen duen ekimen pribatua
da, 2015eko otsailaren 5 eta 6an Madariaga Dorrean ospatutako
jardunaldietako teknikarien
iritzian.
Carta
Europea de Turismo Sostenible en Espacios Naturales Protegidos (CETS)
Baian hala eta guztiz ere ez dituzte kontutan izan ez kooperatiba ez Busturialdeko ekimen pribatuak elkartzen dituen erakundea, Turdaibai alegia.
Egunotan
Madrilen burutzen ari den "Feria Internacional de Turismon"
FITUR delakoan, Euskadik bere standera eraman duen gaia euskal
mitologia izan arren, ez dituzte kontutan izan. "LanArt Urdaibai
egitasmoaren barruan eraikitako Mitoen esperientzia, Basajaunaren
ibilbidea
deritzon esperientzia burutu zuten lehenak izan arren ez dute haiekin
kontatu, Busturiko beresi basoan, ekimen pribatuaz, esperientzia
horren adibide praktikoa eriki dute arren alde batera utziak izan
dira. Mitoen ibilbideak "landArt bidez tokian tokiko egin
zitezkeela esaten lehenengotarikoak izan arren entzungor egin zaie.
Baina, hau paradoxa; orain ideia kopiatu eta beste batzuk joan dira
estatuko kapitalera, sortzaileen lana gutxietsita. Ez diot beraiek
direnik goi-isurizko
jakituriaren jabeak, besteak beste egungo Bizkaiko bertsolari
txapeldunarekin izandako solasek ere eragin bai dute edo
Busturialdeko komikilari famatu baten "Vegetto mito"
ideiak eta nola ez baleen berbaroa ulertzen duen idazle mundakarrak
euskal mitoen kosmogoniaz esandakoa. Askoren ideiak beraz, hain
arinki baztertzeko.
Hautatu duten izen ospetsuari
ez diot ezer kentzen gure hizkuntzan duen gabezia ez bada. Baina era
berean diot guztiok dugula lekua eta etxekoak, turismoarekin lotura
zuzena dutenean baztertu eta etxekonera izarren bila joatea ez
deritzot bidezko.
Esan dudan moduan testigantza
sarean dago ikusi gura duenarentzat, horra beraz loturetariko batzuk,
eta horrek frogatzeko balio ez badu gizatasunera jo beharko dugu.
SAREAN DAUDEN LOTURAK
http://beresilandart.blogspot.com.es/
www.facebook.com/basajaunaren.ibilbidea
www.youtube.com/watch?v=WB4l6eTSVlY
https://www.youtube.com/watch?v=pgqOl2oB1a4
https://www.youtube.com/watch?v=6s7WuYU8jLI
https://www.youtube.com/watch?v=JVd5fDGXyDM
https://www.youtube.com/watch?v=v63HXSaDvZo
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina